XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- kasu bereziak aztertzeko, erregulartasunak aurkitzeko, hipotesiak egiteko eta frogatzeko edo gezurtatzeko, etab. bezalako problemak ebazteko beharrezkoak diren estrategia orokorrak;

- eman beharreko urratsei eta erabili beharreko estrategiei buruz erabaki arrazoituak hartzea, zeregin nagusia da curriculumean.

Arrazoitzeak zuzentzea, argudioak kritikatzea, ebazpenak aurkitu arte tinko irautea, etab. bezalako jarrerak bultzatu beharra dago, gainera.

Prozesu horiek guztiek adimen-egiturak eta Matematika baino urrunago doazen jarrerak sortzen laguntzen dute, eta, beraz, haien balio hezitzailea gailendu egiten da.

Zentzu horretan problema irekien ebazpenak ikerpena, estrategia egokiak aukeratzea, partikularizazioa, orokortasuna, etab. bezalako ekintzak hartzen ditu garrantzi handia du.

Problemak ebazteko estrategia horiek landu dira aurreko urteetan, beraz, kurtso honetan estrategiok zabaldu egin beharko dira estrategia bereziekin, eta edukin berriei aplikatuz.

Horrela, ebazpenerako adimen-eskemen sare zabalagoa osatzeko ikaskuntza berriak zabaldu, barneratu eta integratuko dira; sare horretan edukin eta prozedura berriak elkar lotuko dira eta ikasleek problema berriei aurre egin ahal izango diete.

Gainera, matematikak eskaintzen duen gogobetetzea aurkikuntzaren liluragarritasuna edo arrakastaren poza, esate baterako sakonagoa da sormen lanean, eredu deduktibo baten arrazoitzeak errepikatze hutsean baino.

Matematiken eta beste zenbait Zientzien arteko lotura agerian jarri dugun antzera, garrantzitsua da matematikako gai desberdinen artean dauden harremanak azpimarratzea.

Ikuspegi desberdinetatik ikusita, egoera edo kontzeptu matematiko bakar bati buruzko adierazpen desberdinak egiteko gai diren ikasleek, problemak ebazteko tresna gehiago izango dute era berean eta jakintzagaiari buruzko ikuspegi koherenteagoa, gainera.

Batxilergoa izaera bakarreko eta helburu bikoitzeko bata hezitzailea (amaierakoa eta oinarrizkoa) eta bestea propedeutikoa (prestatzailea eta orientatzailea) hezkuntz-etapa gisa planteatzen bada geroko ikasketetarako unibertsitate zein lanbide-heziketakoak, zeregin hori betetzeko diseinatu beharko da Matematika.

Horrela, ikasleek jadanik Derrigorrezko Bigarren Irakaskuntzan lortutako ezagueretan oinarrituko da Matematika, eta beren beharrizanak asetu beharko dituzte bai goi mailako irakaskuntzan, bereiziki Unibertsitaterako, baita lanbide heziketako prestakuntza zikloetan jarraitzeko ere, eta gainera, jakintzagaiari buruzko kultur prestakuntzan lagunduko dute.

Azkenik, matematiken izaera instrumental eta balio hezitzaileaz gain, ez da komeni ikasleen beharrizanetara egokitu beharko den oinarri teorikoa-ren alderdia ahaztea.

Horrela, Gizarte-Zientziei aplikatutako Matematika I jakintzagaian batez ere praktikoak izango da, teoria gutxirekin, eta Gizarte-Zientziei aplikatutako Matematika II jakintzagaian, berriz, egoera konplexuagoak plantetatzeaz eta aztertzeaz eta teknika eta kontzeptu matematiko sofistikatuagoetara jotzeaz gain, (...)